“Marabilli sormen festibala” Aitzol Aramaio zenaren indarrarekin jaiotako egitasmo bat da eta helburua da hainbat artista Ondarroan biltzea, idazleak, musikariak, zinegileak, antzerkilariak, artista plastikoak, diseinatzaileak... Eta dena bere betiko lagunek antolatua.

Sormenezkoa dela esaten dugu, alde batetik jaialdi asko daudelako alor jakin bati buruzkoak eta guri iruditzen zitzaigun alor desberdinetako jendea biltzea dibertigarriagoa zela eta, baita ere, ez ginelako ados jartzen ze motatako jaialdia egin behar genuen. Eta dotore geratzen da. Baina, egiatan, hau dena aitzakia bat baino ez da Aitzoli eta bere lagunei gehien gustatzen zaiguna egiteko, Manuel eta bandaren atzetik joan, buruhandien aurretik ibili eta parranda egin. Gero, biharamonarekin, sortuko dugu zerbait akaso.

“Marabilli” izena Aitzol aramaio zinegilearen omenez jarri zaio. Berak maiz ahominean baitzerabilen hitz hori, “bixitxi marabilli re”. Herri hizkeratik hartu dugu hitza, gaztelaniako mailegua, herrikoitasuna eta mestizajea azpimarratu nahian. Zinez, artearekiko maitasuna, baikortasuna, bizizaletasuna adierazten ditu gure ustez “Marabilli” hitzak, jaialdiaren beraren filosofia.

Antolatzaileok ezagututa, ezin zin egin urtero egingo den ekimena izango den hau, baina datorren urtean, seguru! Gainera, ziur gaude Marabilli-Off bat ere sortuko dela, jakinik ondarrutarrok ez garela ados jartzen inoiz eta tradizio luzea dugula gauzak bikoitz egiten.

“Etorri eta zabal hartuko zaitugu”, dio Ondarroako sarrerako kartelak. Ados gaude gu ere. Elkarrekin gozatuko dugu eta, aspertzen bagara, berriz jantzi eta kalera aterako gara.

Zatoz, eta gozatu kulturaz era dibertigarri eta kritiko batean!

Bixitxi Marabilli dalako, gora Aitzol eta Manuelistak!

 

Oharra: Ondarroako aireportuan sor litezkeen jendetza arazoak ekiditeko gomendatzen da itsasoz etortzea, hala Mutrikutik nola mendebaldeko “beste” herritik jarriko diren ferryetan. Ondarroan ez dago hotelik, orduan, ligatu!!!



Marabilli Sormen Festibala, en adelante Marabilli, es un proyecto que emana de la enorme fuerza vital de nuestro gran amigo y mejor persona, el cineasta Aitzol Aramaio. Su desaparición fue el punto de partida de esta idea que tiene como objetivo reunir en Ondarroa a una gran variedad de artistas. Escritores, músicos, cineastas, gentes del teatro, artistas plásticos, diseñadores,... Todos tienen cabida en este camino que Aitzol Aramaio nos mostró con su manera de ser y estar y que nosotros deberemos completar con nuestro trabajo.

No queremos centrarnos en una única disciplina tal y como sucede en muchos festivales. En la variedad está el gusto. Aunque, sinceramente, las razones que nos llevan a intentar dar forma a esta diversidad, resultan más prosaicas. En primer lugar, y como buenos ondarrutarras, no conseguíamos ponernos de acuerdo. Y en segundo lugar, todo esto no es más que una excusa para hacer lo que a Aitzol y sus amigos más nos gusta: ir detrás de Manuel y la banda, correr delante de los cabezudos e irnos de parranda. Luego, con la resaca, puede que se nos ocurra algo más.

El nombre “Marabilli” es un homenaje a la actitud vital de Aitzol Aramaio. “La vida es una maravilla” ( “Bixitxi marabilli re” ) era una especie de mantra que Aitzol repetía una y otra vez en su día a día para sorpresa de los que le rodeábamos y posiblemente como válvula de escape de su tremenda fuerza vital. “Marabilli” es un término adoptado del lenguaje popular. Es un préstamo del castellano con el cual queremos subrayar tanto el carácter popular como el mestizaje del que queremos dotar a este nuestro y vuestro festival. Sinceramente, la palabra “Marabilli” para nosotros/as expresa el amor al arte, a la vida, el optimismo. Encarna la filosofía misma del festival.

Este es nuestro planteamiento, pero, puedo prometer y prometo, que, conociendo a los organizadores, no se puede garantizar que el festival se celebre todos los años. Cada uno somos de nuestra madre y de nuestro padre, pero todos somos ondarrutarras y ese es un aspecto a tener muy en cuenta y si no, os remito a nuestra larga tradición de duplicarlo todo debido a las dificultades que nuestra carga genética nos provoca a la hora de intentar ponernos de acuerdo en las cosas más elementales. ¿Será el salitre?. En fin...

 “Etorri eta zabal hartuko zaitugu” “Ven y te recibiremos con los brazos abiertos” reza el panel de entrada a Ondarroa. Estamos de acuerdo. Disfrutaremos juntos y si nos aburrimos, nos vestiremos y saldremos de nuevo a la calle.

Porque la vida es una maravilla, viva Aitzol y los-as Manuelistas!

Nota de la organización: para evitar las aglomeraciones que pudieran surgir en el aeropuerto de Ondarroa, se recomienda venir por mar, tanto desde Mutriku como desde los territorios del oeste gracias a los ferries que se organizarán. En Ondarroa no hay hoteles, por lo tanto, a ligar!!!!.

Ven y disfruta de la cultura de una marera divertida y crítica!

Porque la vida es una maravilla, viva Aitzol y el Manuelismo!


“Marabilli creativeness festival” is a project of the liveliness of Aitzol Aramaio and the goal is to bring together different artists, writers, musicians, filmmakers, actors, visual artists, designers,…  And everything is organized by his old friends.

We say that it is creative There are a lot of festivals that refer to specific areas but we thought it would be fanner to gather people from different areas and, also, neither we agreed what kind of festival we really wanted. It is creative and it is elegant!!! But, really, this is just an excuse to make what Aitzol and his friends like most: follow Manuel and the music band behind the entourage, run in front of the giants and spend all the day out

The name “Marabilli” (GORGEUS) is a tribute to the filmmaker Aitzol. He often used to say, possessed by the word “life is MARABILLI”. We took up the popular the word, the Spanish loan, meaning village old feelings and miscegenation. Indeed, “Marabilli” word means love art, optimism, vitality; we mean, the philosophy of the festival.

Knowing organizers, we can’t promise it will be an annual event, but next year, for sure!

Moreover, we are convinced that it will generate a Marabilli-Off, knowing people from Ondarroa never agree and we have a long tradition of doing things double.

The traffic signal at the entrance of Ondarroa says “Come and you will be welcome”. We also agree. We will enjoy together and, if you get bored we’ll get dressed again and go out.

Come and enjoy the fun and culture in a critical way!

Because life is Marabilli, Hurrah Aitzol and Manuelist!

Note: To avoid the crowds that may arise from Ondarroa’s airport we recommend coming by sea, from Mutriku or from western “other” village by ferry.  There are no hotels in Ondarroa, so you must make it with somebody!!!