BIXITXI MARABILLI RE 
J. Aranbarri 


PIZTIAK + MARABILLI ALL STARS
( Gari, Aiora Renteria, Petti, Gorka Urbizu eta Nerea Sanchez )


Nahitte batzutan dana baltz-baltza ikusi 
Hamen ez dala zereginik pentsa 
Hauxe da gobuernu 
Ez errieik emon! 

Lista baltz ofizialetan egon arren 
Eta antxoa txiki baten morun sentiu 
Kontraxuai aurreik ezin eindde 
Dana ezta galdute 

Lagun egokixak 
Lotsa tantaik be ez 
Negar eta barre 
Bixitxi marabilli re! 

Nahitte batzutan bakarrin topa 
Arrotzez inguratute egon arren 
Inork ez zaittule maitte pentsa 
Paparra ata eta buru altza! 

Tunela pentsa baino gexa luzatu arren 
Eta nundik urten suma be ez ein 
Zabaldu begixak, hartu arnasi 
Ipar baltzetan aurrea lagun 

Errieik ez emon, ixe ezta galdute 
Paparra ata eta buru altzata ibili 
Ipar baltzetan aurrea lagun 
Txingor eurittan aurrea lagun 
Mendebaletan aurrea lagun 
Aurrea beti aurrea lagun!